Olatzagutiko Udalak kiroldegia egiteko ideia lehiaketa deitu zuen. Hiru sari banatuko zituen. Udalaren asmoa zen kirol azpiegiturak honako espazioak izatea: erabilera anitzeko pista, materiala gordetzeko bi biltegi, aldagela bi dutxa eta komunekin, begiraleendako bi aldagela, bulegoa, botikina, garbiketa gela, gimnasioa muskulazio eta mantentze eremuekin, 300 pertsonarendako eremua, taberna eta ikusleendako komunak. Udalak 200 milioi pezeta zituen (1.202.024 euro) horiek guztiak eraikitzeko.