Duela 25 urte...

Konponketak Olaztiko elizan

Guaixe 2023ko abe. 26a, 10:30

Berogailu sistema berritzen ari ziren  

Hilabete zen zortzi boluntario olaztiarrez osatutako talde bat elizan lanean ari zela. Udaleko langileen laguntza ere bazuten. Haien egitekoa berogailu sistema berritzea zen. Izan ere, aspaldi jarria bazegoen ere, olaztiarren ustea zen haren beroa behar bezala ez zela baliatzen. Lanak aurrekontu handia zuenez, boluntarioen bidez egitea erabaki zen. Boluntario taldeak aitortu zuenez, “oso gustura” ari ziren lan hura egiten.