Gizonezkoa hil da Olatzagutian

Guaixe 2023ko urr. 18a, 10:26

Foruzaingoaren patruilak ezbeharraren tokian. UTZITAKOA

Usategitik erori eta hil da.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, 68 urteko gizonezko bat hil da gaur 08:34 aldera. Foru poliziak azaldu duenez, Olatzagutiko basabean, Auntzetxerako bidean dagoen Urkieta parajean, usategi batetik erori da gizonezkoa, 15 metroko altueratik. Ezbeharraren ondorioz, hil egin da. Urkietara Altsasuko osasun etxeko medikua eta erizaina, medikudun anbulantzia, foruzainak eta basozainak  joan dira. Osasun zerbitzuak iritsi direnerako gizonezkoa hilda zegoen. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, Iruñera, autopsia egin diezaioten. Iruñeko Polizia Judizialeko Brigadako kideak ezbeharraren izapideak bideratzen ari dira.