Inprobisazioaren bidezko kontakizuna

Guaixe 2023ko urriaren 23a

De improviso konpainia. UTZITAKOA

Urriaren 28an, larunbata, 'De improviso show' antzezlana izanen da Olaztiko kultur etxean.

De Improviso antzerki konpainiak antzezlan "desberdina, bakarra eta errepikaezina" proposatzen du: De improviso show. Publikoaren proposamenen bidez aktoreek inoiz kontatu izan diren istorioak sortzen dituzte; eta kontakizun horiek bertan geldituko dira, improbisazioaren bidez egindakoak baitira. De improviso show ikuskizuna urriaren 28an, larunbata, 19:00etan, Olazitko kultur etxean izanen da. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke aurretik Olaztiko Udaleko webgunean eta kultur etxean eta egunean bertan 8 eurotan.