Txotxongilo ikuskizuna Olaztin

Guaixe 2023ko urr. 23a, 13:09

Urriaren 29an, igandea, El cou d l'unicorn kopainiaren 'El fantasma mentiroso' ikuskizuna izanen da, Olaztiko kultur etxean.

El fantasma mentiroso argi beltzeko txotxongilo musikalean El cou de l'unicorn konpainiak zenbait animaliren istoriak kontatzen ditu: Narcisa txerritxoarena hirira ospe bila joaten dela eta lortzeok edozer gauza egiten duen; Paco ahate lotsatiaren istorioa bere maitalea txundituta utzi nahi duena baina gauzak ez direla beti aurreikusitakoa bezala ateratzen, eta sagutxo familia bat, non osaba Sententziak ustekabez beteriko bidaiari ekingo dion. Txotxongilo musikala urriaren 29an, igandean, 17:00etan, Olaztiko kultur etxean izanen da. Sarrerak hiru eurotan eros daitezke Olaztiko Udaleko webgunean edo kultur gunean, eta egunean bertan 3,5 eurotan.