Film labur batean parte hartu nahi?

Guaixe 2023ko urr. 23a, 10:56

2023ko 'Navarra tierra de cine' film laburren lehiaketaren aurkezpena. NAVARRA TIERRA DE CINE

Urriaren 27an, 28an eta 29an, ostiraletik igandera, Imanol Retak 'Última visita' film laburra grabatuko du herrian, eta filmean parte hartzeko figuranteak, txakur figuranteak eta ekoizpen laguntzailea behar ditu. Parte hartzeko urriaren 26a baino lehen eman behar da izena.

Olaztiko Udalak Navarratierra de cine izeneko Nafarroako film laburren lehiaketan parte hartuko du, eta urriaren 27tik 29ra, ostiraletik igandera, Imanol Retak Última visita film laburra grabatuko du herrian. Film laburrean figurante bezala parte hartzeko pertsonak eta txakurrak behar dituzte, baita ekoizpen laguntzaile lanak egiten dituen pertsona bat bilatzen ari dira ere. Grabazioan parte hartu nahi duenak izena eman behar du urriaren 26 baino lehen, 682 891 878 telefonora deituz (Idoia).

Ondoren, azaroaren 30ean, osteguna, Navarra, tierra de cine lehiaketan parte hartu duten film laburren proiekzioa izanen da, Olaztiko kultur etxean.