Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea onartuta Olatzagutian

Guaixe 2023ko aza. 2a, 11:17

Olatzagutiko Udala osatu zen egunean. ARTXIBOA

Bilkuretara eta batzordeetara joateagatik jasoko dutena zehaztuta gelditu da. 

Karguan aritzeagatik udaleko kideei ordainsariak ordaintzea arautzen duen Foru Legeari jarraituz, Olatzagutiko Udalak erabaki udal hautetsiei dagozkien dirusariak. Hala, ohiko osoko bilkuretara eta osoko bilkura berezietara joategatik, 50 euro gordin jasoko dituzte bilkura bakoitzeko. Bestetik, informazio batzorde iraunkorren eta batzorde berezien bileretara eta udal musika patronatuaren bileretara joateagatik, 35 euro gordin emanen dira bilera bakoitzeko. Zenbateko horiei pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela eta dagokion atxikipena aplikatuko zaie, indarra duen legeriaren arabera.