'La Saga' antzezlana Olatzagutian

Guaixe 2023ko aza. 6a, 15:01

'La Saga' antzezlana. UTZITAKOA

Azaroaren 18an, larunbata, komedia "fresko eta dibertigarria" izanen da Olaztiko kultur etxean.

Sagastitarrenean, goi burgesiako familia batean, alabarekin ez da giro. Ane giza ekintzaile fiminista da, eta bere lehen abizena erabaki eta amarenaren alde egin du. Anton Sagasti familia buruarentzat ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amaru eta martingala guztiak erabiliko ditu alabak abizena aldatzeko asmotan atzera egin dezan. Hori da La Saga antzezlanak kontatzen duena, eta azaroaren 18an, larunbata, Olaztiko kultur etxean izanen da. Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxeberria eta Koldo Olabarri dira komediaren antzezleak, Ramon Madaularen lana da eta Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendu du.

Sarrerak aldez aurretik 6 eurotan eros daitezke Olaztiko Udaleko webgunean eta kultur etxean eta 8 eurotan egunean bertan kultur etxean.