Taloak egiten ikasteko tailerra

Guaixe 2023ko azaroaren 7a

Azaroaren 10erako, ostirala, ikastaroa antolatu du Olaztiko Gazte Asanbladak.

Azaroko egitarauaren barruan Maisuenean gaztetxean talo ikastaroa izanen da hilaren 10ean, ostirala, 18:30ean, OGAk antolatuta. Bestetik, datozen astetarako kontzertuak (17an) eta NovemberFest jaialdia (25ean) antolatu ditu Olaztiko Gazte Asanbladak.