Atletismoa

Ruben Mendieta, Harresien podiumera igotzear

Guaixe 2023ko aza. 10a, 10:59

Harresien lasterketa. UTZITAKOA

Korrikalari olaztiarra laugarren sailkatu zen Forteko Lasterketan ( 5 km)

Azaroaren 4an 10. Harresien Lasterketa jokatu zen Iruñean, arratsaldean hasi, eta Gotorlekuan barrena iluntzean jokatzen den lasterketa ezaguna. Aurtengo edizioan Ia 5.000 korrikalarik hartu zuten parte, lau kategoriatan banatuta: Baluarte (21 km), Harresien Lasterketa (15 km), Gotorlekuko lasterketa (10 km) eta Forteko Lasterketa (5 km). Korrikalari askok igandean, azaroaren 12an, jokatuko den 58. Behobia-Donostiarako prestakuntza gisa erabili zuten Harresien Lasterketa. 

Sakandar asko eta askok parte hartu zuen Harresien Lasterketan, baina sailkapenetan jaioterrien daturik ematen ez denez, soilik sailkapeneko lehen postuak hartu ditugu kontuan. 

Forteko Lasterketan (5km) 1.407 korrikalari sailkatu ziren. Beste Iruñako Andoni Acebedo gailendu zen (17:12), David de Blasen (17:51) eta David Lozaren (18:42) aurretik. Albacete klubean dabilen Ruben Mendieta olaztiarra laugarren sailkatu zen (18:49). Emakumezkoetan Alicia Carrerak (19:38) irabazi zuen, sailkapen orokorrean hamargarren. 

Gotorlekuko Lasterketa (10 km) jendetsuena izan zen, alde handiz, 2.626 korrikalari sailkatu baitziren. Victor Bernedo (34:44) eta Sonia Perez (19:50) izan ziren irabazleak. 

Harresien Lasterketan (15 km) 547 izan ziren helmugara iritsi ziren korrikalariak. Ander Segurola eta Eneko Morales batera iritsi ziren, eta denbora berean sailkatu ziren (53:38), Segurola buru zela. Emakumezkoetan Amaia Melero (1:03:31) izan zen azkarrena. Nekane Villarroel 24. emakumea izan zen (1:19:48). 

Baluarte Lasterketan (21 km) 193 korrikalari sailkatu ziren. Joseba Del Barrio (1:13:11) eta Maria Delgado (1:23:46) izan ziren azkarrenak. Top 20 kontuan hartuta, Jose Ignacio Mikeo lakuntzarra hogeigarren sailkatu zen (1:21:22).