'Mamut' familiarteko ikuskizuna, Olaztin

Guaixe 2023ko azaroaren 13a

Markeliñe konpainiaren 'Mamut' ikuskizunaren une bat. UTZITAKOA

Azaroaren 26an, igandea, Markeliñe konpainiaren ikuskizuna izanen da, Olaztiko kultur etxean.

Hiru pertsonaia hominido otsoen mehatxutik babesten dira, mamut baten hezurren ondoan. Mamota eta bere hezurrak sormenerako baliabide eta tresna bihurtzen dira Markeliñe konpainiaren Mamut ikuskizunean. Azaroaren 26, igandea, 17:00etan, familiarteko ikuskizunaren emanaldia izanen da Olaztiko kultur etxean. Sarrera Olaztiko Udalaren webgunean eta kultur etxean eros daitezke, aurretik 3 eurotan eta egunean bertan 3,5 eurotan.