Kontzertuak Maisuenean

Guaixe 2023ko aza. 13a, 09:29

Azaroaren 17an, ostirala, Inguma, Crida Salvatge eta Bulkada taldeen kontzertua izanen da, Olaztiko gaztetxean.

Olaztiko Gazte Asanbladak kontzertuak antolatu ditu azaroaren 17an, ostirala, 23:00etatik aurrera, Maisuenea gaztetxean. Hiru talde ariko dira Olaztiko gaztetxean: Inguma oñatiarra, Crida Salvatge kataluniarra eta Bulkada sakanarra. Punk musikaren inguruan mugitzen dira hiru taldeak.