Sakanako Mendizaleak mendira

Guaixe 2023ko aza. 13a, 10:08

Sakanako Mendizaleak elkarteko mendi irteera bat. ARTXIBOA

Azaroaren 19an, igandea, Gorostieta eta Urrotzen arteko martxa eginen dute mendizaleek.

Sakanako Mendizaleek mendi irteera antolatu dute azaroaren 19rako, igandea. 07:00etan Olaztiko plazan gelditu dira Gorostietara joateko, eta handik Urrotzerako bidea hartuko dute. Guztira, 12 kilometroko martxa eginen dute, 400 metroko gorako eta 900 metroko beherako aldaparekin. Egun osoko irteera izanen da, eta Mugaireko Urgain jatetxean bazkalduko dute ibilaldiaren ondoren. Azaroaren 16ra arte eman diateke izena 609 223 681 (Miguel) zenbakian. Sakanako Mendizaleak elkartea ez da gerta daitezkeen istripuen erantzule izanen, eta, beraz, taldean federatzea gomendatzen dute.