Lurraren kontribuzioaren zerga ordaintzeko epea Olatzagutian

Guaixe 2023ko aza. 20a, 11:49

Olatzagutiko ikuspegia. ARTXIBOA

Borondatez ordaintzeko epea abenduaren 29ra artekoa da. 

Olatzagutiko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo lurraren kontribuzioaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea abenduaren 29ra arte zabalik dago. Udal ordainagiriak kutxa edo bankuan helbideratuta dituzten olaztiarrei udalak kontu korrontean zenbatekoa azaroaren 21ean kargatuko die. Ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek, berriz, udalaren banku-kontuetan edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.olazti.es) ordaindu beharko dute abenduaren 29a baino lehen. Ordainketa ez bada borondatez ordaintzeko epean egiten, zor horiek ordainarazpen prozeduraren bidez eskatuko dira eta Tributuei Buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin gehituko dira.