Azaroaren 26an Nafarroako Kros Laburreko eta Masterseko Txapelketa jokatu zen San Adrianen. Gizonezkoetan Alvaro Alduan (Ardoi) izan zen txapelduna (13:38) eta Nafarroako txapelduna, eta emakumezkoetan lehia oso bizia izan zuten Jihad Essoubaik (Iranzu) eta Izaskun Beunza olaztiarrak (Beste Iruña). Azkenean, Essoubai sartu zen lehena (15:15), Beunzari segundo bat aterata (15:46). Beunza Nafarroako txapeldunordea izan zen, baina Nafarroako Masters Txapelketako 35 urteko txapelduna.
Nafarroako Kirol Jokoak
Nafarroako Kirol Jokoen barruan San Adriango Krosean lehiatu ziren Dantzaleku Sakanako korrikalariek lan polita egin zuten. 18 urtez azpikoan Javier Larrea zortzigarren sailkatu zen; 16 urtez azpikoan Victor Fernandez bederatzigarren, Aner Artieda hogeigarren eta Asier Gonzalez 23.; 14 urtez azpikoan Ekhi Guirado hamargarren; eta 12 urtez azpikoan Sihets Agirre bederatzigarren. Azkenik, 10 urtez azpikoan mutiletan Oihan Vicario hamazazpigarren sailkatu zen, Jon Gurutz Garcia Eulate 56. eta Jon Zabalo 57., eta emakumezkoetan Milenka Jaka hamargarren, Ainhoa Macho hamabigarren, Noa Flores 33., Sukari Mendinueta 37. eta Mara Asurabarrena 42.