Mendizale taldearekin mendira

Guaixe 2023ko abe. 1a, 13:52

Abenduaren 10ean, igandea, Artika eta Olabe arteko ibilbidea eginen dute Sakanako mendizaleek. Olatzagutiatik abiatuko dira.

Sakanako Mendizaleak taldeak mendi irteera antolatu du abenduaren 10ean, igandea,07:00etatik, Olatzagutiko plazatik: Artika - Ezkaba - Olabe 16,46 kilometrotako ibilbidea, 659 metro aldapan gora eta 665 metro aldapan behera. Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuaren laguntzarekin antolatu dute jarduera, eta izena emateko azken eguna abenduaren 6an, 609223681 (Miguel) telefonoan. Bazkaria Uharteko piszinetan eginen dute.