Elkartasun azoka Olaztin

Guaixe 2023ko abe. 13a, 12:56

2022ko abenduko Olaztiko Elkartasun Azoka. ARTXIBOA

Abenduaren 17an, igandea, Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak eta Sakana Harrera Haranak, Olaztiko Udalaren laguntzarekin, Elkarri Laguntza Elkartea laguntzeko azoka antolatu dute.

Objektuei bigarren bizia eman, prezio eskuragarritasuna eskaini eta Elkarri Laguntza erakundeaa laguntzeko helburuarekin abenduaren 17an, Olaztiko frontoian 12:00etatik 14:00etara, Elkartasun Azoka antolatu dute Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak eta Sakana Harrera Harana taldeak, Olaztiko Udalaren laguntzarekin. Abenduaren 11n eta 12an etxean erabiltzen diren eta egoera onean dauden arropak eta abar jaso dituzte Olaztin, eta horiek salgai egonen dira azoka, prezio oso onean.

Salmenta txokoa ez ezik, Elkartasun Azokan hausnartzeko txokoa, ama hizkuntzen txokoa, pintxoen txokoa, Elkarri Laguntza elkartearen txokoa eta jolaserako txokoak egonen dira ere, Olaztiko frontoian.