Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko garaia Olatzagutian

Guaixe 2023ko abe. 21a, 11:45

Olatzagutiko herriko etxea. ARTXIBOA

2023ko zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik da. 

Urtero moduan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaindu behar zaio Olatzagutiko Udalari. Ordainketa hori borondatez egiteko aukera ilbeltzaren 15era arte egonen da. Udalak jakinarazi duenez, ordainagiriak helbideratuta dituztenei zerga abenduaren 11n, astelehenean, kargatu zien kontu korronteetan. Ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek Olatzagutiko Udalaren banku-kontuetan edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.olazti.es) ordaindu dezakete.

Ordainketa ez bada borondatez ordaintzeko epean egiten, zor horiek ordainarazpen-prozeduraren bidez eskatuko dira eta Tributuei Buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin gehituko dira.