Olatzagutiak balorazio txostena berritu du

Guaixe 2024ko urt. 8a, 11:16

Olatzagutiko ikuspegia. ARTXIBOA

Txosten proiektua ilbeltzaren 18ra arte jendaurrean dago eta egokiak jotzen diren alegazioak aurkez daitezke. 

Balorazio txostena egiteko batzorde mistoa osatu zuten Olatzagutiko Udalak eta Nafarroako Gobernuak, eta bien artean ondu dute agiria. Balorazio txostenaren proiektua interesa dutenen eskura egonen da udaletxean, baita olazti.eus udalaren web-orrian edo haren egoitza elektronikoan ere (http://www.olazti.com/wp-content/uploads/sites/67/2023/11/189_Ponencia_Olazti.pdf). Balorazio txostena dokumentu tekniko bat da. Haren bidez herriko ondasun higiezin bakoitzari balio bat banaka emateko metodo eta parametro teknikoak ezartzen dira.