Elkartasun janari bilketa eginen dute Olaztin

Guaixe 2024ko urt. 9a, 11:45
Zaporeak elkartearendako janari bilketa. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 13an eta 14an, larunbata eta igandea, Zaporeak errefuxiatuei janari dueina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartearendako janari bilketa eginen du Maisuenea gaztetxeak.

Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari dueina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea laguntzeko asmoz, Maisuenea gaztetxeak eta Olaztik "bere haletxoa" jarri nahi du, eta ilbeltzaren 13an, larunbata, etxez exeko janari bilketa eginen dute. Olaztiarrak parte hartzera animatu dituzte Maisueneko kideek; 10:30ean plazan elkartuko dira bilketarekin hasteko. Ilbeltzaren 14an, igandea, 11:00etatik 13:00etara, frontoian eginen dute bilketa. Pasta, arroza, zerealak, lekaleak, latak eta kontserbak eta olioak bezalako elikagaiak jasoko dituzte.

Gaur egun, Zaporeak elkarteak Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen du, pertsona zaugarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.