Gaztetxokoko bi lanpostu betetzeko prozedura hutsik gelditu da

Guaixe 2024ko urt. 15a, 11:18

Olatzagutiko herriko etxea. ARTXIBOA

Enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barruko deialdia zen.

Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien legeari jarraituz, Olatzagutiko Udalak gaztetxokoko monitorearen bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zuen. Pertsona bakarrak eman zuen izena parte hartzeko, hala ere, ondoren prozeduran parte hartzeari uzteko eskaera aurkeztu zuen. Horiek horrela, Olatzagutiko Udalak gaztetxokoko monitorearen bi lanpostu betetzeko prozedura hutsik geratu dela ebatzi du.