Yllanaren komeriak eta komediak

Guaixe 2024ko urt. 16a, 10:27

Yllana konpainiaren 'Passport' antzezlana. IORTIA

Ilbeltzaren 20an, larunbata, 19:00etan, 'Passport' Yllana konpainiaren antzezlana izanen da, Olaztiko kultur etxean.

Passport antzerki konpainiai eta munduan zehar bizi dituzten abentura dibertigarriai Yllanak egin dien omenaldi bat da. Publiko guztiendako gomendatutako komedia bat da eta ilbeltzaren 20an, larunbata, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean izanen da ikusgai. Yllana nazioartean bidaiatzen ibili da bere bizitzaren zati handi batea eta pasadizo barregarri pila bat bizi izan ditu. Horiek guztiak ikuskizun batean jaso nahi izan ditu: Passport. Lau umoristek Komedistan deitutako herrialde batean bizitutakoa kontatzen du antzezlana eta konpainiaren beste ikuskizunetako esketxez eta berriez osatuta dago. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke Olaztiko Udaleko webgunean eta kultur etxean.