Adela galduta dago gurasoekin joan behar zen festa ponpoxo batean. Inork ez dio erreparatzen eta jolastuz geletan barrena ibiltzen da. Trastez betetako kutxa bat irekitzean, abenturaz eta lagun magikoz betetako bidaia hasiko da, bere fantasiazko mundua sartzeko, irudimenari ate bat ireki besterik ez du egin behar. Adel keinu antzerkiko ikuskizunaren sinopsia da, eta ilbeltzaren 21ean, igandea, 17:00etan, Olaztiko kultur etxean izanen da. Hiru urtetik gorako haurrendako gomendatutako ikuskizuna da, eta sarrerak aurretik 3 eurotan eros daitezke Olaztiko Udaleko webgunean eta 3,5 eurotan egunean bertan kultur etxean.