Enplegu publikoko behin behinekotasunak egiturazko plazen %8 ez gainditzeko, Olatzagutiko Udalak 2023ko lan publikoaren eskaintza onartu du. Hartan aurreikusi du hiru lanpostu betetzea, guztiak ere funtzionarioen araubidekoak. Bi lanpostu zerbitzu anitzetako enplegatuarenak dira, D mailakoak eta euskarazko B1 eskakizuna dutenak. Beteko den hirugarren lanpostua eraikin eta udal bulegoen garbiketakoa da. E maila lanpostua da eta euskarazko B1 hizkuntza eskakizuna du. Hiru lanpostu horiek betetzeko Olatzagutiko Udalak lehiaketa oposizioak deituko ditu. Lanpostuak aurten eta heldu den urtean betetzea aurreikusi du udalak.