Hamalau festa egun Olatzagutian

Guaixe 2024ko urt. 31a, 11:00
La Cigarra txaranga festetan jotzen. ARTXIBOA

Udalak aurtengo festa egutegia jakinarazi du.

Olaztiarrek dagoeneko mustu dute aurtengo festa egutegia. Ilbeltzaren 20an egin zuten San Sebastian eguna zela eta, ermitan elkartu baitziren. Segituan heldu dira kinto eta ihote ospakizunak. Udaberri akaberan, udan eta udazken hasieran izanen dira hurrengo ospakizunak. 

Festa egutegia

  • Ilbeltzak 20, San Sebastian.
  • Otsailak 2, Santa Ageda.
  • Otsailak 9, Mari Arroka.
  • Otsailak 10, herri ihotea.
  • Otsailak 13, haur ihotea.
  • Otsailak 17, hiri ihotea.
  • Garagarrilak 22, Batueko.
  • Garilaren 25etik 28ra, Santa Ana festak.
  • Irailaren 27tik 29ra, San Migel festak.