Lanpostu deialdia hutsik gelditu da

Guaixe 2024ko ots. 13a, 11:14
Olatzagutiko herriko etxea. ARTXIBOA

Atezainaren eta garbitzailearen lanpostua hutsik dago. 

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Olatzagutiko Udalak merezimendu-lehiaketaren bidez atezainaren eta garbitzailearen lanpostua betetzeko deialdia egin zuen. Udalak oraingoan jakinarazi du lanaldi partzialeko lanpostu hori bete gabe gelditu dela, izangairik ez dagoelako. Udal kiroldegia kudeatzen duen Erburua SMren kontseiluaren hurrengo bileran berretsiko da ebazpen hori.