El árbol de la vida lanak ikuslea bere iruditegiarekin lotzen du, bidaia bakar eta original batean, oso estetika sentsoriala erabiliz. Shin, hey, Aleph, mem eta reich sorkuntzaren kutxa irekitzeko hitz magikoak dira, eta oinarrizko geometroien bitartez mundu desberdinak erakutsiko dituzte Aboon Teatro kideek. El árbol de la vida ikuskizuna sei hilabete eta lau urte bitarteko haurtxoendako bideratuta dago. Otsailaren 25ean, igandea, 12:00etan, Olaztiko kultur etxean izanen da, eta ikuskizunaren 35 minutuen ondoren, hamabost minutuko jolas gunea izanen da. Sarrerak Olaztiko udaletxearen webgunean eta kultur etxean eros daitezke, aurretik 3 eurotan eta egunean bertan 3,5 eurotan.