Santa Anak prestatzen

Guaixe 2024ko ots. 19a, 10:03
2023ko Santa Ana festen hasiera. ARTXIBOA

Otsailaren 21ean, asteazkena, Olaztiko uztaileko festak prestatzeko batzarra deitu dute.

Santa Ana festak garilaren 25etik 28ra, bost hilabetetara, ospatuko badira ere, Olaztiko Udala motorrak berotzen hasi da, eta otsailaren 21ean, asteazkena, 19:00etan, kultur etxean, festak prestatzeko batzarra deitu du. Zenbait galdera planteatzen ditu: "Nola nahi duzu jaiak izatea? Zer aldatuko zenuke? Zer jarri eta zer kendu?".