Olatzagutiko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo Udan Euskaraz garagarrilaren 24tik garilaren 18ra izanen da. Udako aisialdi eskaintzan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko bigarren mailatik (2019an jaiotakoak) Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arteko haurrak parte hartu dezakete. Izena emateko aukera izanen dute D eta B ereduetan ikasten ari diren haurrak. Beste hizkuntza eredutan ikasten dutenek ere parte hartzeko aukera izanen dute, baldin eta gutxienez eredu bereko zazp haurreko taldea osatzen bada eta antzeko adina badute.
Haur bakoitzagatik 35 euroko matrikula ordaindu beharko da. Baina bi anai-arrebak edo gehiagok izena ematen badute 58 euro ordaindu beharko dituzte. Era berean, udalak jakinarazi du tarifa ordaintzetik salbuetsita egonen direla berariaz hala eskatzen dutenak. Horretarako, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak egindako txostena aurkeztu beharko dute, ekonomia prekarietatea egiaztatu beharko du agiri horrek. Deialdiari buruzko informazio guztia www.olazti.eus webgunean dago.