Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia eta Intza Alkain antzezleak Baginaren bakarrizketak (Los monólogos de la vagina, gaztelaniaz) antzezlaneko protagonistak dira. Bertan adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetako berrehundik gorako emakumeei egindako elkarrizketen ondorioak azaleratzen dituzte eurei ahotsa emanez. Obraren helburua emakumeak euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre uztea da. Los monólogos de la vagina antzezlana otsailaren 2an, larunbata, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean izanen da. Gehien antzetu den testu garaikidetako bat izan da.
Sarrerak aldez aurretik 6 eurotan eros daitezke, Olaztiko Udaleko webgunean edo kultur etxean; egunean bertan kultur etxean eros daitezke 8 eurotan. Olaztiko Udalak Martxoak 8 Emakumearen nazioarteko egunaren harira antolatutako ekimena da.