Xaboi burbuilak Olaztin protagonistak

Guaixe 2024ko ots. 26a, 13:48

Martxoaren 3an, igandea, Jose Luis Lagoren 'Fantasía con burbujas' ikuskizuna izanen da, Olaztiko kultur etxean.

Xaboi burbuilekin ikuskizun bat hitzekin deskribatzea zaila da, izan ere, ponpak delikatuak dira, eta magiarekin bailiran hazten dira. Haien artean fusionatuz forma eta kolore apetatsu ugari sortzen ditu Jose Luis Lago artistak, eta martxilaren 3an, igandea, 17:00etan, Olaztiko kultur etxean izanen da.

Sarrerak aldez aurretik 3 eurotan eros daitezke, Olaztiko Udaleko webgnean eta kultur etxean, eta egunean bertan 3,5 eurotan.