Aurpegi zainketa tailerra emanen du Ana Imazek martxoaren 9an, larunbata, 11:00etatik 13:00etara, Olaztiko kultur etxean. Pertsona bakoitzak aurpegiko tratamendu osoa egiten ikasiko du modu erraz eta dibertigarrian, bere eguneroko errutinara gehitu ahal izateko. Izena ematea Olaztiko udaletxean 20 eurotan (16 euro produktuetarako eta 4 euro tailerra).