Martxoaren 19an zeharkatuko du Korrikak Sakana, eta aurretik euskararen aldeko lasterketarako berotzeko OlaztiKorrika edo Korrika Olaztin antolatu dute martxoaren 18an, astelehena, 17:30ean, plazatik. Haur, gazte, heldu eta nahi duen guztia parte hartzera gonbitea luzatu du antolakuntzak. Lasterketaren ondoren, txistorra eta gazta egonen da.