Etxerako egurra eskatzeko garaia

Guaixe 2024ko mar. 25a, 11:13
Olaztiarrak kalean. ARTXIBOA

Egur lotea nahi duenak udaletxetik pasa beharko du.

Olatzagutiko herri basotik egur lotea atera nahi dutenek, aurretik hura erosteko izena eman beharko dute udaletxean, bulego ordutegian, 09:00etatik 14:00etara. Olatzagutiko Udalak jakinarazi duenez, basotik etxerako sutarako egurra atera nahi dutenen izena emateko epea apirilaren 17an despedituko da. Egur loteak 25 euro balio ditu, horietatik 10 euro izena emateko unean pagatu beharko dira.