Euskararen aldeko lasterketa iritsi aurretik, Martxoaren 18an, astelehenen arratsaldean, olaztiar mordo batek Korrika txikian parte hartu zuen. Olatzagutian barna euskararen aldeko aldarria zabaldu ondoren, San Migel plazan elkartu ziren denak, eta guztiendako gazta eta txistorra izan zen.