Ingurumen baimen bateratuan funtsezko aldaketa bat egiteko espedientea sustatu du Hierros y Chatarras Aldasoro SMk. Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinen eta txatarren kudeaketan aritzen den enpresak zehazki kanpoko zelai batean biltegiratzea egiteko proiektua du. Hura egiteko baimena eskatu du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan. Dokumentazioa aztertu eta alegazioak aurkezteko epea apirilaren 17ra arte egonen da zabalik.