irristaketa

Nafarroako irristalari azkarrenak Olaztin bilduko dira

Guaixe 2024ko martxoaren 22a

Martxoaren 23an, larunbata, Nafarroako Abiadura Irristaketa Indoor Txapelketako laugarren jardunaldia izanen da, Olatzagutian.

Nafarroako irristaketa klubek Olaztin dute hitzordua martxoaren 23an, larunbata, 10:00etan Erburua kiroldegian. NKJ-en Nafarroako Abiadura Irristaketa Indoor Txapelketako laugarren jardunaldia egongo da jokoan, eta 200 irristalari inguru espero dira. Tartean, Sakana Patin taldeko irristalari azkarrenak lehiatuko dira. Kategoria guztietako lasterketak jokatuko dira.