Ibilgailuen gaineko zerga kobratuko du udalak

Guaixe 2024ko mar. 26a, 11:19
Olatzagutiko kale Nagusian autoak aparkatuta. ARTXIBOA

Aurtengo zerga da ordaindu beharrekoa.

Olatzagutiko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea maiatzaren 6ra bitartekoa izanen da. Udal zergen ordainketak kontu korrontean helbideratuta dituztenei ordainagiriak apirilaren 15ean kargatuko zaizkie. Zergak helbideratu gabe dituztenek, berriz, udalaren banku-kontuetan edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.olazti.es) ordaindu beharko dute. Ordainketa ez bada borondatez ordaintzeko epean egiten, zor horiek ordainarazpen-prozeduraren bidez eskatuko dira eta legeak ezarritako errekarguak gehituko dira.