Olaztiko Herri Eskolak eta Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek elkarlanean Online teknologia osasuntsuak familian familiendako hitzaldia antolatu dute apirilaren 17an, asteazkena, 16:00etatik 17:00etara, eskolan. Hitzaldian seme-alabek Interneta, sare sozialak eta konektaturiko beste zerbitzu eta teknologiak erabilzean aurki ditzaketen arrisku egoerei aurre egiten laguntzeko prebentzio neurriak, eta erabilera ohitura eta trenak aztertuko eta ezagutuko dituzte.