Udan Euskarazen izena emateko azken aukera

Guaixe 2024ko api. 22a, 11:51
Mutikoak areto futboleko pistan baloiarekin jolasten. ARTXIBOA

Hutsik gelditu diren 26 plazak betetzeko aukera dago.

Olatzagutiko Udalak haurrendako Udan Euskaraz aisialdia eskaintza egin du, garagarrilaren 24tik garilaren 18ra izanen da. Negu akaberan izena emateko epea zabaldu zuen eta hutsik gelditu diren 26 plazak betetzeko aparteko izen ematea zabaldu du orain. Udalak jakinarazi duenez, plaza hutsak baino izen-emate gehiago izanez gero, zozketa publikoa egingo du. 

Aparteko izen ematea apirilaren 22tik maiatzaren 3ra arte egingo da udaletxean, aurrez aurre edo telefonoz, 09:00etatik 14:00etara edo olazti@olazti.com posta elektronikoaren bidez. Izen ematea egiteko, beharrezkoa izango da ordainketa egitea izena emateko epean, eta beharrezkoa izango da udaletxean ordaindu izanaren egiaztagiria ematea inskripzio aldian. Ez da onartuko epez kanpoko inskripziorik.

Betetzeko dauden plazak

Ikasturtea         Kopurua

  • Haur Hezkuntza 2 eta 3 (2019 eta 2018an jaioak)  5 plaza
  • Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila (2017 eta 2016an jaioak)  2 plaza
  • Lehen Hezkuntzako 3. maila       4 plaza
  • Lehen Hezkuntzako 4. maila       7 plaza
  • Lehen Hezkuntzako 5. maila       5 plaza
  • Lehen Hezkuntzako 6. maila       3 plaza