Sakanako Mendizaleak taldeak Olabe eta Saigots Ezkaba iihesaldiaren bigarren etapa 14,08 kilometroko ibilbidea eginen du maiatzaren 12an, igandea. Ibilbideak aldapan gora 577 metro eta aldapan behera 57 metro izanen ditu. 7:00etan Olaztitik abiatuko dira. Sakanako Mendizaleen irteeran parte hartzeko 609 223 681 (Miguel) telefonoan izena eman behar da, maiatzaren 9a baino lehen. Ibilbidearen ondoren Zubiriko Gau Txori tabernan bazkalduko dute mendizaleek.