Merezimendu lehiaketa bidez bi lanpostu bete ditu udalak

Guaixe 2024ko maiatzaren 13a

Olatzagutiko herriko etxea. ARTXIBOA

Administrari laguntzaile eta Udan Euskaraz kanpainako monitore lanpostuak dira betetakoak.

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Olatzagutiko Udalak merezimendu-lehiaketa bidez bi lanpostu huts bete ditu: administrari laguntzaile eta Udan Euskaraz kanpainako monitorearen lanpostua. Merezimendu-lehiaketa bukatuta, udalak aurreneko lanposturako Itziar Perurena Jaurena kontratatu du eta atzenekorako, berriz, Irantzu Granizo Uribarrena.