Olaztiko Sutegi kirol taldeak haren eguna ospatuko du maiatzaren 18an, larunbatean, 10:30etik aurrera; hortaz, 13:30ak arte puzgarriak eta tailerrak izanen dira Erburua kiroldegian. Arratsaldean, 16:30ean, kirol desberdinen erakustaldiak izanen dira: gimnasia erritmikoa, taekwondoa, irristaketa eta areto futbola.