Olatzagutiko Udala udan igerilekua zabalduko du eta han lan egiteko hiru pertsona kontratatu nahi ditu. Haien egitekoa atezaintza eta garbiketa lanak egitea izanen da. Deialdian interesa duenak euskara jakin beharko du (B2 maila, ahozkoa) eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa inskribaturik egon beharko da. Hiru hilabete inguruko kontratua eginen die udalak, lanaldi osokoa. Deialdiari buruzko informazio guztia olazti.com webgunean dago.