Olaztiko Sutegi klubeko diziplina guztietako kirolariek euren eguna ospatu zuten maiatzaren 17an, denboraldi bukaerarekin batera. Goizean puzgarriak eta tailerra izan zituzten Erburua kiroldegian, eta, arratsaldean Sutegiko kirolen erakusketa: gimnasia erritmikoa, taekwondoa, irristaketa eta areto futbola. Egun ederra pasa zuten.