Olaztiko irakurle taldearen topaketa

Guaixe 2024ko mai. 28a, 11:04

Olaztiko liburutegia. ARTXIBOA

Ekainaren 7an, ostirala, 'La flor púrpura' liburuaren inguruan hitz eginen dute, Olatzagutiko liburutegian.

Ekainaren 7an, ostirala, 19:00etan, Olaztiko irakurle taldearen hilabeteroko bilkura izanen da, Olatzagutiko liburutegian. Hil honetan Chimamanda Ngozi Adichie idazlearen La flor púrpura liburua irakurri eta eztabadagai izanen dute. Olaztiko irakurle taldean parte hartzeko 948 371 444 telefonora deitu edo bibliola@navarra.es epostara mezu bat bidali behar da.