Apoyos Metalicos SA enpresa hartu zuen lantegira jarduna bueltatuko da. Transportes Vicuña Sak Olatzagutiko Udalari baimena eskatu dio han tren bagoiak eta kotxeak biltegiratzeko eta muntatzeko. Arkinorruti industrialdeko B kaleko 9 zenbakian dagoen lantegiak guztira 14.001,1 metro karratuko azalera du lantegi, biltegi, zelai, bulego eta aldagelatan banatuta. Olatzagutiko Udalak jarduera lizentzia eskaera jaso du. Hori dela eta dokumentazio guztia jendaurrean egonen da garagarrilaren 25era arte, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.