Udala badu Birigarako harrobiko itxitura nork egin

Guaixe 2024ko eka. 3a, 11:30

Olatzagutiko ikuspegia. Birigarako harrobia Altzania mendia dago, Altsasuko mugan. ARTXIBOA

Lan hori eman du, ez, ordea, Larratxipi eta Iparberoki bideak hobetzeko lanak. 

Olatzagutiko Udalak abeltzaintzarekin lotutako bi lan emateko deialdia egin zuen. Batetik, Birigarako harrobian 600 metroko luzera duen itxitura jarri nahi du azienda amildu ez dadin. Dermioko bideei dagokionez, ezpondak hobetu, zorua berdindu eta zoruan urtero zuloak sortzen diren tokitan porlana zabalduko du. Aurreneko egitekoa Berdabio Basogintza SM enpresak hartu du bere gain. Itxitura egiteagatik 12.028,21 (BEZ barne) ordainduko dio udalak enpresari. Bideak konponketa lanak eman gabe daude. Kontratuaren balioa 56.340,27 eurokoa (BEZik gabe) da.