Iñigo Aritzaren eguna ospatuko dute

Guaixe 2024ko mai. 31a, 11:59

2022. urtean ikastolaren 50. urteurrena ospatu zuten Altsasun. ARTXIBOA

Ekainaren 8an, larunbata, Olatzagutian Ikastolaren festa izanen da.

Iñigo Aritza Ikastolaren eguna ospatuko dute ekainaren 8an, larunbata, Olatzagutian. Besteak beste, eskulanak, buruhandiak, dantzak, bazkaria eta abar izanen dira. Bazkarirako txarteak erosteko azken eguna ekainaren 4a izanen da, eta Urdiainen Kaluxan, Altsasun Iñigo Aritzan, Txiokan, Urtzin, Lezean eta Biltokin, Olaztin Barandin eta Ziordin Urbasa tabernan eros daitezke.

Iñigo Aritza Ikasatolaren Eguna 2024

Ekainak 8 larunbata

Olatzagutia

11:30 - 12:30 Jolasak.

12:30 - 13:00 Ginkana.

13:30 - 13:30 Aritza Kantuz.

13:30 - 14:00 Buruhandiak.

14:00 DBH4. malako ikasleei agur ekitaldia.

14:30 Bazkaria.

15:30 - 16:00 Ipuin kontaketak.

16:00 - 17:00 Aritza Dantzan.

17:00 - 18:00 DJ Txori.