Igerilekuko taberna errentan hartzeko aukera dago

Guaixe 2024ko eka. 4a, 11:20

Olatzagutiko igerilekua. ARTXIBOA

Hilaren 6ko, osteguneko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira proposamenak.

Olatzagutiko Udalak igerilekuko taberna udan errentan emateko deialdia egin du. Prozedura irekiko enkantea deitu du. Enkanteko hasierako prezioa 121 eurokoa (BEZ barne) da. Taberna errentan hartu nahi duenak bere eskaintza udaletxean aurkeztu beharko du. Horretarako epean garagarrilaren 6ko 14:00etan despedituko da.